9ª edición del Programa de Acción Educativa Hazlo Verde de Leroy Merlin: Un aula sostenible está en tus manos. Concurso Escolar sobre medioambiente

Estás visualizando una edición antigua del Concurso Escolar Hazlo Verde. Si deseas participar en la última edición haz click aquí.

Hazlo Verde 6 - De residuos a recursos
DBHko Material Didaktikoa
4. FASEA

GURE IKASGELA ESPERIMENTAZIO-LABORATEGI BILAKATZEN DUGU. HONDAKINETATIK BALIABIDEETARA.

Hazlo Verderen 6. Edizio honetan, baliabide bilakatuko dituzuen hondakinak erabiliz, ikasgelarako, jolastokirako edo ikastetxerako erabilgarria eta funtzionala den hiru dimentsiotako proiektu bat sortzea eskatzen dizuegu, zuen ingurukoak sentsibilizatzeko helburuarekin!

CHANGE MAKERS deitu duguna da, ikaslegoa artearen eta sormenaren bitartez, bere ingurukoengan kontzientzia pizteko aktibista bilakatzera baitarama.

Zuen misioa ohiko hondakin batzuen bizitza luzatu eta berberak, hiru dimentsiotako proiektu bat sortzeko birmoldatzean datza.

Ikasgela edo liburutegia, jantokia, sarrera edo bestelako ikastetxeko lekuren baterako erabilgarria den altzari funtzionala izan daiteke.

Arkatzentzako kutxatilak, lorontziak, lanparak, esekitokiak edo ikastetxeko zonalde komunen bat osatzeko antzeko objektu erabilgarri bat izan daiteke.

Material birziklatuekin egindako lan eta proiektu erabilgarrien adibideak, hala nola, hondakinak eskulturak eta are altzariak ere egiteko darabiltzaten arte adierazpenak aurkituko dituzue.

Baina ez ezazuela pentsa oraingo kontua denik! Iraganeko eta gaur egungo diseinatzaile eta mugimendu artistiko ugari izan dira hondakinak lehengai kreatibo gisa erabili dituztenak.

Obra Fuente

Marcel Duchamp artistaren artelan ugari, haien artean “Iturria”, lehen planoan. XX. mende hasierako mugimendu surrealista eta dadaistaren barnean, Duchampek berak “readymades” izendatu zituen ohiko objektuen hondakinekin eskulturak egin zituen lehenetarikoa izan zen.

1. PAUSOA

Ikasgela materialen esperimentaziorako laborategi bilakatuko dugu, baina aurretik, inspirazioa aurkitzeko, hondakin mota ezberdinei esleitu diezaizkiekegun funtzio ezberdinak ezagutzea beharrezkoa izango da!

Aukeratu hondakinak, erabilitako materialak, egur soberakinak, erabilera bakarreko kaxak edo ontziak, esaterako fruten kaxak, arrautz-ontziak, etab. izan daitezke.

Pensatu hondakin hauen bizi zikloa luzatzeko berberak nola aprobetxatu, eta ohartu nola, aukera hori gabe, zabortegietan amaituko luketen, degradatzeko zenbar urte beharko lituzketen, birziklatzeko zailak diren etab.

Hausnar ezazue hondakin hauek, beraien birziklapen-fasean dituzten ezaugarrien inguruan: degradatzea kostatzen ote zaien, birziklatzeko zailak ote diren, kutsakorrak al diren, etab.

  • Plastikozko eta egurrezko fruta-kaxak.
  • Plastikozko edo kartoizko erabilera bakarreko ontziak.
  • Esne eta zukuen tetrabrikak.
  • Garbigarrien eta abarren plastikozko botilak.
  • Egur soberakinak, paletak.
  • CDak edo disketeak bezalako erabilerarik gabeko objektuak.

Pentsa ezazue, hondakin hauek diseinatuko duzuen hiru dimentsiotako proiektuaren egiturarako zein aukerak eskaintzen dituzten, apalak edo kaxoiak izango dituen, hala nola altzari bat, eserleku bat, lanpara bat etab. izango den, edo besterik gabe hiru dimentsiotako objektu apaingarria izango den.

KARTOIA. Kaxak, bilgarriak, biribilkiak, arrautz-kaxak etab.

Esplora itzazue kartoiak, zuen proiekturako lehengai gisa, eskaintzen dituen aukera guztiak, zamarekiko gogortasun haundia baitauka.

Enbalatzeko kutxak, zapata-kaxak, komuneko edo sukaldeko paperaren barneko biribilkiak, eta baita kartoizko arrautz-kaxak ere erabil ditzakezue.

Kartoizko plantxak sendotzeko, nahikoa da ur pixka batekin nahastutako kola txuritan (zurgin-kola ere deiturikoa) kolaztatutako egunkari tiren geruza ugari aplikatzea.

Lehortu eta gogortu eta gero, tenpera edo akrilikoak erabiliz margotzeko prest egongo da.

Canal de Youtube CartonLab

YouTubeko CARTONLAB kanala
Kanal honetan kartoiaren aukerak erakusten dituzten bideo ugari aurkituko dituzue, baita kartoia objektuak edo altzariak egiteko transformatzeko tutorialak ere.

TRASH TEspectaculares muebles hechos de cartón
Iturria: Los hobbies de Yola.

59 útiles usos para cajas de cartón
Iturria: Ideas en 5 minutos.

32 ideas de reciclaje creativas para tu hogar
Iturria: Ideas en 5 minutos.

Artista eta arkitekto garaikideek maiz erabili izan dute kartoia eraikitzeko material gisa, bai faktore ekonomikoa eta ingurumenaren faktorea dela eta, bai zama jasateko duen gaitasunarengatik.

Frank Gehry, Bilboko Guggenheim Museoa eraiki zuen arkitekto famatuak, ohikoak ez diren kartoia bezalako materialak erabili zituen.

Silla Wiggle

1969 eta 1973 urteen bitartean, “Easy Edges” izeneko altzari linea sortu zuen. 1972an, erabat kartoiez eginiko aulki bat diseinatu zuen,Wiggle Aulkia deitu zuena.

"Silla Wiggle Side Chair" diseñada por Frank Gehry
Iturria: Diseño VIP magazine.

PLASTIKOZKO ETA EGURREZKO FRUTA-KAXAK.

Fruta eta barazkiak garraiatzeko erabiltzen diren plastikozko eta egurrezko kaxak oso funtzionalak dira, apalategiak, biltegiratzeko kutxak, altzarietako kaxoiak, eserlekuetako oinarriak, etab. eraikitzeko baliogarri egiten dituzten egitura eta erresistentzia baitituzte.

Ejemplo uso de cajas

Ejemplo uso de cajas

¿Cómo aprovechar las cajas plásticas de frutas?
Iturria: Los hobbies de Yola. Manualidades.

“MIRA que hice con MADERA de CAJAS de FRUTAS 37”
Iturria: Las cosas de Lola.

“50 IDEAS GENIALES CON CAJAS DE FRUTA| para decorar tu casa”
Iturria: Ideas_kelly.

TETRABRIKAK ETA PLASTIKOZKO BOTILAK.

Tetrabriken eta plastikozko botilen, zein garbigarrien botilen propietate isolatzailea eta iragazgaitza aprobetxatuz, lorontziak, lorategi bertikalak eta are txoritegiak eraikitzeko berrerabil daitezke.

Bestalde, tetrabrikak zabalduez gero, trama gurutzatuak eta lanpara-pantailak, poltsak edo diruzorroak bezalakoak osatzeko materiala lortuko duzue.

Ejemplo uso de Tetra Bricks

Reciclando TetraPack Ideas
Iturria: Eco Canary.

Increíbles ideas con cajas Tetrabrick
Iturria: Una vez más.

Huertos verticales con materiales reciclados
Iturria: Hazlo fácil en el hogar.

2. PAUSOA

Kartoizko, plastikozko eta egurrezko hondakinek eskaintzen dituzten aukerak ikusi eta gero, zuen proiektuari emango dizkiozuen erabilera eta funtzioaren inguruan hausnar ezazue.

Hiru dimentsiotako zuen proiektuaren funtzioaren inguruan eta proiektua eraikitzeko erabilitako materialen gaitasunen inguruan hausnar ezazue.

Pentsa ezazue hiru dimentsiotako proiektuari emango diozuen funtzioan: altzari bat, objektu funtzional bat edo apaingarri bat izango den, zertarako balioko duen, altzari bat, apalategi bat, eserleku bat izanez gero, gauzak gordetzeko, esertzeko, ikasgelako zonalde bat argitzeko etab. balioko duen, edo besterik gabe hiru dimentsiotako objektu apaingarri bat izango den.

  • Emango dizkiozuen erabilera eta funtzioen aukera eta ezaugarri guztiak aipatu: Kaxoiak edo apalak izango al ditu? Zertarako balioko du? Funtzionala edo estetikoa izatea nahi dugu?
  • Hiru dimentsiotako objektu apaingarri bat da.
  • Gauzak biltegiratzeko altzaria da.
  • Apalategi bat da.
  • Aulki bat, aulki osagarria da, etab.
  • Patiorako lorategi edo baratze bertikala da.
  • Intsektuentzako hotela, txoritegia da, etab.
  • Ogitartekoa gordetzeko poltsa bat, ikasgelarako karpeta bat da, etab.
  • Lanpara bat edo objektu apaingarria da, etab.

Plastikozko fruta-kaxa ugari erabiliz egindako altzaria.

Kartoiak, egur zatiek, plastikozko elementuek eta bestelako hondakinek, iraunkortasuna, erresistentzia, magultasuna eta abarri dagokionez eskaintzen dituzten aukera estrukturalak esplora itzazue.

Diseinatuko duzuen hiru dimentsiotako objektua eraikitzeko material egokiena zein den, hala nola beteko duen funtzioa pentsatu: Zama jasan behar duenez iraunkorra izan behar ote den, lanpara bat izango denez isolatzailea izan behar ote den, etab.

Arrautz-kaxarekin egindako lanpara.

Kartoizko xaflak erabiliz egindako aulkiak.

Zakarrontzira botatzen diren hondakin eta objektuek tarte bat topatu zuten arte garaikidean. Picasso, Juan Gris edo Georges Braque bezalako XX. mende hasierako artistak bezalakoak, beraien artelan piktorikoetan egunkarietako orriak erabiltzen lehenak izan ziren, collage teknika arte kubistaren abangoardiara jasoz.

Egunkari zatiekin eta Mono Anis botilen etiketekin egindako “Ron Botila” izeneko Collage-a. Georges Braque, 1914.

Bizikleta baten eskulekua eta zela erabiliz egindako “Zezen-burua” izeneko eskultura. Pablo Picasso, 1942.

Salvador Dalí eta Marcel Duchamp aintzindari dituen Dadaismoa izeneko mugimendu modernoan ere hondakinak erabiltzeko joera izan zen, eskulturak sortzeko.

Marcel Duchamp arte kontzeptual eta surrealistan espezializatu zen ready-mades izeneko eskultura seriearekin, haietatik ezagunena, pixaleku batekin sortutakoa izan zelarik: “Iturria”., 1917.

Gaur egun, Bartzelonako Miquel Aparici artistak, eskulturak eraikitzen ditu baztertutako burdinezko eta egurrezko objektuak erabiliz.

Oroitarazi zure ikasleei, hiru dimentsiotako proiektuaren sormen prozesuan, hondakinak eta garapen prozesu osoa idatzi behar dituztela.

Ez ahaztu irakaslearen eremu pribatuan aurkituko duzun aurkeztutako proiektuari buruzko fitxa teknikoa osatzea. Honela, Hazlo Verdetik lan eta kreazio prozesu osoa baloratu ahalko dugu, epaimahaiari zuen lanaren balorapena erraztuz.


HONDAKIN MOTA Egindako hondakin-aukeraketa argudiatu: azaldu zergatik aukeratu dituzuen hondakinak (eguneroko kantitatea, birziklatzeko zailtasuna, degradatzeko behar duten denbora, etab.)
Deskriba itzazue, zerrenda batean, proiekturako aukeratutako hondakin guztiak eta bakoitzaren pisua.
BILKETA PROZESUA Azal iezaguzue nolakoa izan den bilketa prozesua: ikasgelan, jolastokian, auzoan, etab.
Konta iezaguzue beste ikasgela edo ikasturteetako ikaskideak mobilizatzea lortu duzuen, ikastetxe guztiak, familiek, auzoko kideek, eta abarrek parte hartu duten.
SORRERA PROZESUA Azal iezaguzue nolakoa izan den sorrera prozesua, taldeka landu al duzuen, zein ideiak atera diren, etab.
FUNTZIONALTASUNA Azaldu hiru dimentsiotako zuen proiektuak duen erabilgarritasuna, funtzionala edo apaingarria izango den, hala nola eskolan izango duen kokalekua zein den: ikasgela, korridorea, jolastokia, etab.
TEKNIKA ARTISTIKOAK Konta iezaguzue zein teknika erabili duzuen, hala nola muralerako erabili dituzuen materialak zeintzuk diren.
3. PAUSOA

Igo ezazue gehienez ere minutu 1eko iraupena duen bideo bat, irakaslearen eremu pribatuaren bidez eta zuen lanaren izenburua gehituz.

4. PAUSOA

Ez ahaztu zuen proiektuaren deskribapena. Horretarako, goran daukazuena bezalako fitxa tekniko autobetegarri bat utzi dizuegu prest, epaimahaiari zuen lana baloratzen lagunduko diona.

PASO 5

Gainera, parte hartzeko aurkeztutako lana finalista bezala aukeratuez gero, Hazlo Verdetik zuen proposamenera egokitutako baliabideak erraztuko dizkizuegu, lana zuen sare sozialetan parteka dezazuen.