9ª edición del Programa de Acción Educativa Hazlo Verde de Leroy Merlin: Un aula sostenible está en tus manos. Concurso Escolar sobre medioambiente

Estás visualizando una edición antigua del Concurso Escolar Hazlo Verde. Si deseas participar en la última edición haz click aquí.

Hazlo Verde 6 - De residuos a recursos

HEZKUNTZA PROGRAMAREN HELBURUAK: HAZLO VERDE

Programaren helburu nagusiak hurrengoak dira:

  • Ikaslegoa, baliabideen jasangarritasunaren alde apustu egiten duten kontsumo arduratsuan oinarritutako jokaerak norbereganatuz, guztiok planetaren alde egin dezakegula ohartarazi.
  • Baliabide eta materialen bizitza luzatzearren, berrerabilpenak eta konponketak birziklapenera jo aurretik duten garrantzia azpimarratu.
  • Haur eta gazteak, parekoek haientzako sortutako sentsibilizazio kanpainen bitartez, kontsumo eko-arduratsuaren kontzeptura hurbildu.
  • Belaunaldi berriak “ekonomia zirkularraren” kontzeptura gerturatu, gure eguneroko ekintzekin desberdintasun bat nola eragin dezakegun ikasteko.
  • Landu GJHak era ludikoan. Ikaslearen inplikazioa eta ikaskuntza esanguratsua lortzen dira honela.
  • Sormena eta pentsamendu kritikoa hobetu, lan kooperatiboa sustatuz ikasleen belaunaldien formatuetara egokitutako, eta ondorioz, askoz motibagarriagoa den proposamen batekin.
  • Sentsibilizazio kanpainetan parte hartzearen bidez ume eta gazteen lidergo gaitasuna indartu.
  • Planetaren zainketan partaide bilakatu haien sormena, irudimena, adierazpen artistikorako gaitasuna etab. sustatuz.
  • ikaskuntza aktiboan eta konpetentzia bidezko ikaskuntzan oinarritutako eredu batekin, ikaslegoa gertuko inguruan ekinez aldaketa global bat lortzeko ahaldundu.