9ª edición del Programa de Acción Educativa Hazlo Verde de Leroy Merlin: Un aula sostenible está en tus manos. Concurso Escolar sobre medioambiente

Estás visualizando una edición antigua del Concurso Escolar Hazlo Verde. Si deseas participar en la última edición haz click aquí.

Hazlo Verde 6 - De residuos a recursos
Lehen Hezkuntzako Material Didaktikoa
2. FASEA

JARRERA ALDAKETA BATEN ZERGATIA ULERTZEN DUGU.

1. EKONOMIA LINEALETIK EKONOMIA ZIRKULARRERA.

Duela gutxi arte, gizarte industrializatuak, Industria-iraultza hasi zenetik, planetako baliabide materialak eta energia-baliabideak agortezinak direla pentsatuz garatu ziren, epe labur eta ertainean ingurumenaren gainean izan lezaketen efektuak ezagutu gabe.

Erabili eta bota: ekoiztu, kontsumitu eta ezabatu bezala ezagutu zen kultura da.

Ekonomia lineala, baliabideen babes eta mantenimenduari, eta jarraitasuna eta ingurumenaren gaineko oinatza kontzeptuak kontuan hartzen ez dituzten transformazio eta ekoizpen prozesuei, kontsumoari eta ezabaketari erreparatu gabe lehengaiak erauztean datza. .

Bestalde, gaur egun, eta ekonomia mota honek planetarengan duen eraginaz eta dakartzan ondorioetaz jabetuz, eredu aldaketa bat proposatzen ari da ekonomia zirkularraren alde.

Ekonomia zirkularra baliabideen zentzuzko ustiapena eta ingurumenaren zaintza defendatzen dituen eredua da, baliabide natural mugatuak naturaren erregenerazio gaitasunaren gainetik kontsumitzea ekidinez, hala nola prozesuan zehar sortzen diren hondakinen murrizketaren alde apustu eginez.

Aldaketak produktuen ekoizpen moduak birplanteatzea dakar, haien fabrikazioan edo garraio, distribuzio eta biltegiratze logistikan sortzen den ingurumenaren gaineko inpaktua gutxiagotzeko, eta konponketa eta birziklapen prozesuak kontuan izanik, ahal den heinean, produktuek zabortegietan amaitzea ekiditeko.

Ekonomia zirkularrak, ikuspuntu berri batetatik, garapen eta ekoizpen fase guztiak, distribuzio puntuetarainoko garraioa barne, hartzen ditu kontuan, hala nola birziklatutako materialak erabiliz, produktuen konponketa, berrerabilpena eta berrekoizpena.

Kontsumitzaileen rola garrantzisua da baita ere, kontsumo-joera eta ikuspuntua aldatzen direnean, gutxiago eta hobeto kontsumitzen baita.

Jarrera aldaketek erabilera bakarreko ontzien erabilera murriztetik, objektu edo produktu bati, zakarretara bota aurretik, funtzio eta erabilgarritasun berri batekin, bere bizi zikloa luzatzeko eman lekiokeen erabilera berri horren inguruan hausnartzera eraman gaitzakete.

Ekonomia zirkularrak, bere ikuspegi integralaren barnean, produktu baten garapen fase guztiak ere hartzen ditu aintzat. Produktu baten sorreratik haren bazterketa arte, beharrezko diren baliabideetatik pasaz, hondakinak, beharrezko den energia… horiek guztiak ikuspuntu arrazional eta eraginkor batetatik optimizatuz.

“Europar Batasunaren arabera, produktu batekin loturiko ingurumenaren gaineko inpaktuen %80a baino gehiago, produktuaren disinu eta garapen faseen araberakoak da.”

Produktuen politika integratuari buruzko EBaren Liburu Berdea..

Beraz, produktuak jasangarriak izateko diseinatu daitezke, baldin eta benetan, haien fase bakoitzaren inguruan hausnartzen bada (diseinutik abiatuz, haien bizi zikloaren amaiera arte), ingurumenaren gaineko inpaktu positibo bat eraginez. Horretarako, produktuaren garapenean parte hartzen duten agente guztiak sartzen dira: hornitzaile, ekoizle eta banatzaileetataik abiatuz, merkaturatzaile eta kontsumitzaileetaraino, hala nola administrazio publikotik pasaz.

Inplementazio honek diseinu jasangarriaren alderdi batzuk aldatzea dakar, ondorengo kontsiderazioak barne.

EKODISEINUAREN FAKTOREAK

  • GUTXIENEKO MATERIAL ERABILERA

    Produktuaren ekoizpenean erabiltzen den material kopurua ahalik eta gehien murriztu.

  • MATERIALEN AUKERAKETA EGOKIAGOA

    Gutxien kutsatzen duten material jasangarri eta berriztagarriak aukeratu.

  • PRODUKTUA ERRAZTASUNEAZ ATALTZEKO MODUAN DISEINATU.

    Produktu baten atalak modulatu, atal hoien birziklapena errazteko, edo atalak ordezkatuz, produktuaren bizitza erabilgarria luzatzeko.

  • PRODUKTUAREN BERRERABILPENA, BERBERAREN BIZITZA ERABILGARRIA ETA GERO

    Aurreko puntuaren zentzu berean, produktuak moduluka diseinatu, birziklapen hautakorra gauzatu ahal dadin.

  • GUTXIENEKO ENERGIA KONTSUMOA

    Produktu baten faseetan erabiltzen diren baliabide energetikoak optimizatu.

  • ARRISKU EDO KUTSADURARIK GABEKO EKOIZPENA

    Produktu baten garapen-faseetan produzitzen diren hondakin arriskutsu eta kutsatzaileak era jasangarrian ezabatu.

  • TEKNOLOGIA JASANGARRIEN ERABILERA

    Teknologia berritzaile eta jasangarriak, produktu baten garapen-fase ezberdinetako kontsiderazio teknikoak ahalbidetu eta optimizatzeko erabili.

2. BALIABIDE NATURALEN AGORKETA.

Baliabide bat lehengai bat da, orokorrean jatorri naturalekoa den iturri edo hornitzailea, transformazio prozesu ugariren bitartez behar bati erantzun eta kontsumituak izateko erbiltzen dena.

Baliabideak, ekonomian, ekoizpen prozesu zehatz bat garatzeko erabiltzen diren bide eskuragarriak dira.

Baliabide naturalak gizakiaren eskuhartzerik gabe naturak ematen dituen hondasun edo zerbitzuak dira. Ingurumenaren gain duten efektuari dagokionez, baliabide hauen artean berriztagarriak eta ez-berriztagarriak bereizten dira:

  • Baliabide berriztagarriak: naturan aurkitzen dira eta berezko eraberritzeko gaitasuna izateagatik amaiezinak diren baliabide guzti haiek dira. Adibideen artean aurkitzen dira eguzkiaren argia (eguzki-energia) eta haizea (energia eolikoa).
  • Baliabide ez-barriztagarriak: Haien ustiapen edo kontsumo prozesua, eraberritze zikloa baino handiagoa izateagatik, denboran zehar agortuz doazen baliabideak dira. Talde honen barruan aurkitzen dira erregai fosilak (petrolioa) baina baita egurraren antzera jatorri naturalekoa den beste edozein lehengai ere. Esate baterako, zuhaitzen hazkunde zikloak errespetatzen ez badira, zuhaitzetatik egiten den egur ustiapena ez da jasangarria izango, hazkunde zikloak ez errespetatzerakoan, ez baita zuhaitzen biziraupena bermatzen.
  • Baliabide urritasuna dagoenean, transformazio prozesu hauek kaltetuak izango dira lehengai falta dela eta. Hortaz, hazkunde ekonomiko eta soziala ziurtatzeko, ezinbestekoa da lehengaien gaineko kontsumoa zein gastua birpentsatzea, aldi berean planetaren garapen jasangarria bermatzeko.

BALIABIDEEN AGORPEN ADIBIDEI BURUZKO BIDEOAK

Bideo hauek ikusten ditugu gaian barneratzeko:

Economía circular
Iturria: The HuffPost.

¿Qué es la Economía Circular?
Iturria: Ecovidrio.

¿Por qué el manejo de nuestros recursos naturales es importante?
Iturria: PNUMA (Programa de Naciones Unidas para el Medio Ambiente).

3. ZERGATIK EZ DA NAHIKOA BIRZIKLATZEA?

Guztiok argi duguhondakinen birziklapen hautakorra egiterakoan, birziklapen prozesuak optimizatu eta zabortegietan pilatzen den hondakin mordoa murrizten dela.

Birziklapenari esker, zabortegira iristen den hondakin kopurua asko murriztea lortzen da, eta baita lehengai gisa erabil daitezkeen materialak berreskuratzea, ziklo berri bati hasiera emateko.

PRODUKTU BATEN BIZI ZIKLOA

Produktu baten bizi zikloak produktua erosten denetik baztertzen den arte irauten du. Uneoro produktuaren bazterketaren momentua atzeratzen saiatu beharra dago.

Jarraitasunaren terminoetan, produktua eta berberak planetaren gain duen eragina berriro ere pentsatu beharra dago; hortaz, produktuaren ekoizpenak, biltegiratzeak, hala nola bilgarriaren bazterketa dakarren erosketak eta produktuaren bizitza erabilgarriak sortzen dituzten hondakinak murriztu edo birziklatu behar dira, eta ahal den heinean produktuaren bizi-zikloa luzatu, ingurumenean eragiten duen inpaktua murrizteko. Bere bizi-zikloaren barnean sartuko lirateke baita ere produktu edo objektu honen konponketa eta berrerabilpena, hura baztertzeko unea ahalik eta gehien atzeratzeko.

PRODUKTU BATEN BIZITZA ERABILGARRIAREN AMAIERA

Produktu bat iraungi eta gero, berberaren birziklapena planeatzeko unea iristen da, sortutako hondakinen eragina murrizteko, eta produktuaren materialei funtzio berri bat esleituz, haien transformazio berri bat planteatzeko helburuarekin.

Hala ere, birziklapena, produktua behin betiko baztertu aurreko azken pausoa izan beharko litzateke, eta ekologiaren 3Rak bezala ezagutzen dena, Jasangarritasunaren 5Rak izatera pasa da.

Planetaren eta gaur egungo gizarte industrializatuen bizimoduen garapen jasangarria bermatzeko, ekonomia zirkularrari produktu baten bizitza ahalik eta gehien luzatzeko ideia batzen zaio, produktuaren iraungitze epea atzeratzeko eta, hala, baita zabortegira botatzeko unea ere.

Hau da, kontsumo arduratsu baten alde kontsumoa murriztea eta produktuak, zakarretara bota aurretik berrerabiltzea, oraindik balio dezaketenak konponduz, beste erabilera batzuetarako berrerabiliz, baztertutako produktuak berreskuratuz berberei bigarren aukera bat emateko eta, azkenik, balio ez duten produktuak birziklatu daitezen banatuz: berberen atalak, materialak edo lehengariak.

Jasangarritasunaren 5Rak hauek dira: Baztertu, Murriztu, Berrerabili, Konpondu eta Birziklatu.

Infografía las 5R de la sostenibilidad

„5R“ei BURUZKO BIDEOAK.

Bideo hauek ikusten ditugu gaian barneratzeko:

¿Conocés las 5R?
Iturria: Ministerio de Ambiente y Desarrollo Sostenible (Argentina).

Las 5 "R" del desarrollo sostenible
Iturria: Universidad de Guanajuato (México).

4. ZERO HONDAKIN edo ZERO WASTE

Zero zabor, edo zero hondakin kontzeptuak, produktu edo materialak, naturara hondakin edo zabor gisa buelta ez daitezen, berberak berrerabiltzearen alde egin nahi du. Kontzeptu honen barne daude baita ere, produktu baten salmenta eta produkzioan erabilitako materialen murrizketa, hala nola produktuaren kontsumoak eragiten dituen hondakinen murrizketa, esterako bilgarriena. Era berean, zero hondakin kontzeptuak material horien ezaugarriak hartzen ditu kontuan, hau da, era naturalean deskonposatzeagatik, planeta kaltetuko ez luketen material biodegradagarriak erabiltzen diren.

Ekonomia zirkularraren ikusmoldearen arabera, objektuen bizi-zikloak luzatu egiten dira, ahal den heinean, zabortegietan hondakin gisa amaitzea ekidinez.

Planteatzen den erronka berria, jarraitasuna eta ingumenaren gaineko oinatza kontzeptuak kontuan izanik, produkzio eta kontsumo joerak aldatzean datza.

Jarrera aldaketa hauek, plastikozko poltsak bezalako erabilera bakarreko produktuen kontsumoaren murrizketa, produktu bat zaborrontzira bota aurretik, haren konponketa edo berrerabilpena edo birziklapena ahalbidetzeko hondakinen bilketa hautakorra bezalako jarrerak izan daitezke.

Nazioarteko Zero Waste Aliantzaren (ZWIA) asmoa, baliabide guztien kontserbazioa bermatzea da, ingurumenaren eta baita gizakion osasunaren degradazioa eragin lezaketen produktu, bilgarri eta material guztien produkzio, kontsumo, berrerabilpen eta berreskuratze arduratsuaren bitartez, berberak zabortegietara iristea ekidinez.

Helburu hau betetzeko, aldaketa ekonomiko eta produktiboak ez dira aski, baizik eta kontsumitzailearen rola oinarrizkoa dela; “kontsumo arduratsua” bezala ezagutzen den kontzeptua da eta gertuko produktuen erosketa, plastikoaren antzera degradatzeko mendeak behar dituzten bilgarrien murrizketa, edo produktuen kontsumo ohituren aldaketa (berriro aprobetxatu, konpondu, birziklatu) hartzen ditu barne.

ZERO HONDAKIN KONTZEPTUAREN INGURUKO BIDEOAK

Bideo hauek ikusten ditugu gaian barneratzeko:

Más alimento, menos desperdicio
Iturria: Ministerio de agricultura, Pesca y Alimentación (España).

De Consumir a Consumidor Responsable
Iturria: Empoderando (Financiado por la Comunitat Valenciana).