“Ahaldundu” hitzaren esanhaiari erreparatzen badiogu, aditz honek, hau da, ekintza honek, norbanako edo talde sozial behartsu batboteretsu edo indartsu egitea, edo norbaiti zerbait egiteko agintea, eragina edo jakinduria ematea iradokitzen du.
Hortaz, pertsona bat, bere egoera edo ingurua hobetzeko gai izan dadin, bere autoestimua, gaitasunak eta potentziala areagotzen dituzten tresnen bitartez, pertsonarengan konfiantza eta bere buruarekiko ziurtasunaren garapenaz ari da.
Eskolaren eremura eramanez gero, ahalduntzearen oinarrizko helburua, umeei konpetentziak garatzen laguntzea da, beraien gertuko etorkizunean hartu beharreko erabakien eta egin beharreko ekintzen garrantzia baloratzeko gai izan daitezen. Haien ekintzak eskolaren babesean gauzatutako ekintzailetzetara bideratuz, etorkizunean herritar arduratsu, kontzientziatu eta erantzule gisa erantzungo dute.
Metodologia aktiboek ikaslea ikaskuntzaren erdialdean kokatzen dute, proiektu bidezko ikaskuntzan edo zerbitzu-ikaskuntza bezalakoetan, erabakiak hartzeko prozesuan parte har dezaten. Honek, ikasleak sistemaren parte diren sentipenari mesede egiten dio eta, ondorioz, sistemaren funtzionamendu egokiaren arduradun diren sentipenari, ingurua mobilizatzera iritsiz. Gainera, ikasgela talde-ikasgela gisa ahalduntzeak partaidetza sentipena eta ikasleen arteko elkarlana eta laguntasuna sustatzen ditu.
Ondorengoak, munduaren gain eragin eta berbera eraldatzeko gogoak direla eta, planetaren jasangarritasunaren aldeko “change maker“ bilakatu diren gazteetako batzuk dira.
Greta Thumberg. Sueziako ingurumenaren aldeko aktibista gazte hau, beroketa globalaren arriskuen inguruan arreta deitzeko, ostiralero Palamentuaren aurrean agertzeagatik egin zen ezagun.
Hazlo Verden, bere ekintzailetza jaso genuen eta berarekin hitzegin genuen gure Blogan.
Boyan Slat. Herbeeretako asmatzaile eta ekintzaile honek, 16 urterekin irabazi asmorik gabeko The Ocean CleanUp fundazioa sortu zuen. 2011 urtean, 16 urte zituela, Grezian buzeatzen ari zela arraiak baino plastiko gehiago topatu zuen. Institutuko lan bat eskeini zion plastikoak eragiten zuen kutsadura eta berbera garbitzeko ezintasuna ikertzeari. Denbora bat eta gero, itsas korronteak bere alde erabiltzen zituen sistema pasibo bat eraikitzeko ideia proposatu zuen. Proiektua TED batean aurkeztu zuen 2012. urtean Delften
Lehenik Gretaren inguruan eta ondoren Boyanen inguruan hitzegiten duten albistegiko berria (gaztelaniera latinoa).
Autumn Peltier. Jatorriz Anishinaabekoa (Kanada), uraren eskubideen aldeko aktibista. Peltier 2018an, hamairu urte baino ez zituenean, NBEko Batzar Orokorrean munduko liderrei zuzendu zitzaien uraren babesaren inguruan egiteko.
Carissa Cabrera. itsas biologo gazte honek erregulartasunez bideoak argitaratzen ditu EcoTok izenekoan. Bideo hartu-emanerako TikTokeko plataformaren kanal bat da eta bertan, influencer kolektibo batek, karbono murrizketa, elikagaien xahutzea, biodibertsitatea eta birziklapena bezalako ingurumenari eta klimari loturiko gaien inguruan argitalpenak egiten dituzte erregulartasunez.
EcoTok kanala 2020ko uztailan jarri zen abian. Álex Silva, Las Vegaseko DBHko ikasle bat izan zen haren sortzailea eta bertan, batez ere “ecofreako&rdquo izenpean, ahalik eta hondakin gutxien sortuz bizitzeko egiten dituen ahaleginak erakusten ditu.
Haven Coleman. Estatu Batuetako aktibista klimatikoa eta ingurumenaren aldeko aktibista bat da eta krisi klimatikoaren inguruko kontzientzia piztu eta hari aurre egiteko ekintzak exijitzeko lan egiten duen irabazi asmorik gabeko US Youth Climate Strike organizazioaren kofundatzaile eta kozuzendari exekutiboa da.
Giza-eskubideen aldeko aktibista eta anbientalista. 19 urte baino ez zituela, bere jatorrizko lekua den Amazoniaren, eta bertan bizi diren herri indigenen eskubideen defendatzaile; bere profil sozialen bitartez, zio honi mundu mailako hedapena eman dio, are korporazio handiei aurre eginez eta ingurumenari buruzko gilur ugaritan parte hartuzHelena Gualinga. Ekuadoreko aktibista indigenoa, petrolioaren industriaren inpaktua jasan zuen Sarazaku komunitate kitxuakoa, honen bozeramaile bilakatu zena. Ingurumenari buruzko gailur ugaritan hartu du parte. Espainian, Madrilen ospatutako aldaketa klimatikoari buruzko COP25 gailurrean egindako eskuhartzean, petrolio-industriaren arazoa azpimarratu zuen.