Hazlo Verderen 6. edizio honetan, baliabide bilakatuko dituzuen hondakinak erabiliz, zuen ingurukoak sentsibilizatzeko mural artistiko bat sortzea eskatzen dizuegu!
Aktibismo izendatu dugun hori da, ikaslea artearen eta sormenaren bidez bere ingurukoengan kontzientzia pizten duen aktibista bilakatzera baitarama.
Hondakinak artelanetarako lehengai gisa darabiltzaten adierazpen artistiko ugariren adibideak aurkituko dituzue, baina ez ezazuela pentsa, oraingo gauza dela! . Gaur egungo eta iraganeko artista eta mugimendu artistiko ugarik erabili izan dituzte hondakinak lehengai kreatibo gisa.
Juan Gris, Kubismoko artista, XX. mende hasieran, bere artelanetan ehun eta egunkari zatiak erabiltzen hasi zen lehenengoetarikoa izan zen. Hala sortu zen collage teknika!
Ikasgela ideia-laborategi bihurtuko dugu, baina lehengo, munduan zehar dabiltzan ideiak ezagutu beharko ditugu inspirazioa aurkitzeko!
TRASH TO TREASURE. Best Recycled Art Made from Trash!
Iturria: ARTWITHAIM.
75 amazing trash art creations
Iturria: Robb´s Homemade Life.
Hondakinak, artelanetarako baliabide gisa darabiltzaten gaur egungo artistak.
El arte urbano de Bordalo II
Iturria: DW Español.
A Arte do Desperdício - O nascimento de uma obra de Bordalo II
Iturria: Time Out Lisboa.
“Entre los árboles: Eva Jospin” Galería Hayward
Iturria: Southbank centre.
Le matériau qui cartonne
Iturria: Canal Arte.
¿Basura? ¡NO! material reciclable y arte
Iturria: Martha Londoño Arango.
Exposición Vik Muñiz
Iturria: Museo Universidad Navarra.
Hondakinek eskaintzen dituzten aukerak ikusi eta gero, eta gaur egungo artista hauek honakinak nola darabiltzaten ezagutu eta gero, ikasgelan zuen muralak izango duen itxuraren inguruan eta baliabide kreatibo gisa erabiliko dituzuen hondakinen inguruan hausnatzeko unea da.
Eskolan eta etxean sortzen diren eguneroko eta ohiko hondakinetan pentsatu. Hausnar ezazue hondakin hauek, beraien birziklapen-fasean dituzten ezaugarrien inguruan: degradatzea kostatzen ote zaien, birziklatzeko zailak ote diren, kutsakorran al diren, etab.
Aukeratu hondakinak, erabilitakoak edo pustakuta dauden materialak, egur soberakinak, erabilera bakarreko kaxak edo ontziak, esaterako fruten kaxak, arrautz-ontziak, etab. izan daitezke.
Pensatu hondakin hauen ezaugarrien inguruan, degradatzea urte asko kostatzen al zaien, birziklatzeko zailak diren, etab.
Pentsatu hondakin horiek berriro nola aprobetxatu haien bizi-zikloa luzatuz, eta nola, aukera hori izan ezean, zabortegietan amaituko luketen.
Taldeetan bana zaitezte: talde bakoitzari hondakin bana esleituko zaio eta hondakin horren ehundura, forma edo kolorearen arabera, zein aukera kreatibo eman lekiokeen pentsatu beharko du.
Pauso hau garatzeko, berbera dinamika gamifikatua bilakatzera gonbidatzen zaitugu:
Animales de chatarra del artista portugués Artur Bordalo, creados a partir de residuos y material de desecho.
Eva Jospin artista frantziarrak, bere artelanak kartoiarekin sortzen ditu, material honek eskaintzen dituen ehundurei esker baso sakonak sortuz.
Brasilgo Vik Muniz artistaren artelana.
Muralaren irudi eta mezuaren inguruan pentsa ezazue, figuratiboa, abstraktua, irudi edo esaldiekin edo tipografiekin izatea nahi duzuen.
Hondakin multzoa bateratzeko, kolorez margo ditzakezue, gama kromatikoak sortuz, edo gai abstraktu bat erabakiez gero, testura, tamaina eta forma ezberdinak aukera ditzakezue. Edo hondakinekin letra bakoitza osatuz, kontzientzia piz dezakeen esaldi bat sor dezakezue.
Mosaikoak erromatar garaitik iritsi zaizkigun teselak jatorri baditu ere, koloreztatutako harri, terrakota edo beira zatiak erabiltzen zituen teknika erabiliz, Antonio Gaudí Trencadiizeneko Mallorcako teknika tradizional baten adierazle garaikide nagusia izan zen.
Teknika honek apurtutako keramika, lorontzi eta ontziteria zatiak darabiltza, bere kolore distiratsuengatik eta figura edo bilbe abstraktuengatik desberdintzen diren mosaikoak sortzeko birziklatuz.
Découpage izeneko teknika, Errenazimendutik erabiltzen den teknika aintzina da, XIX. mende bukaera aldera bere goreneko unea izan zuena. Tenknika honetan, inprimatutako paperak edo irudiak aprobetxatzen ziren moztutako irudiak edozein azaleratan kolaztatuz, konposizioak osatzeko: altzarietan, ontziterian, kaxetan, eta abarretan.
Edozein altzari edo objekturi bigarren bitzitza bat ematea ahalbidetzen zuen birziklapen forma apaingarria izan zen.
Hondakinak aukeratu eta zuen muralean igorri nahi duzuen mezua adostu. Kontzeptu eta ideiak, erreskatatu eta baliabide bilakatutako hondakinen garrantzia azpimarratzen dituzten kode bisual original batzuen bidez transformatu beharko dituzue!
Muralaren sorrerari ekiten diogu!
Murala sortzeko prozesuan, oroitarazi ikasleei hondakinak eta garapen prozesu osoa idatzi behar dituztela.
Ez ahaztu aurkeztutako muralaren fitxa teknikoa osatzeko, berbera irakaslearen eremu pribatuan aurkituko duzula. Honela, Hazlo Verderik, kreazio eta lan prozesu osoa baloratu ahalko dugu.
CHANGE MAKERS PROIEKTUKO FITXA TEKNIKOA.
HONDAKIN MOTA | Egindako hondakin-aukeraketa argudiatu: azaldu zergatik aukeratu dituzuen hondakinak (eguneroko kantitatea, birziklatzeko zailtasuna, degradatzeko behar duten denbora, etab.)
Deskriba itzazue, zerrenda batean, proiekturako aukeratutako hondakin guztiak eta bakoitzaren pisua. |
BILKETA PROZESUA | Azal iezaguzue nolakoa izan den bilketa prozesua: ikasgelan, jolastokian, auzoan, etab.
Konta iezaguzue beste ikasgela edo ikasturteetako ikaskideak mobilizatzea lortu duzuen, ikastetxe guztiak, familiek, auzoko kideek, eta abarrek parte hartu duten. |
SORRERA PROZESUA | Azal iezaguzue nolakoa izan den sorrera prozesua, taldeka landu al duzuen, zein ideiak atera diren, etab. |
TEKNIKA ARTISTIKOAK | Konta iezaguzue zein teknika erabili duzuen, hala nola muralerako erabili dituzuen materialak zeintzuk diren. |
AMAIERAKO MEZUA |
Idatzi hemen zuen komunitateari igorri nahi diozuen kontzientziazio mezua.
Azal iezaguzue sortutako irudien esanahia, erabilitako kolore gamak eta ehundurak, irudikatu duzuen hura, etab. |
Igo ezazue JPEG formatuko irudi bat irakaslearen eremu pribatura, zuen lanaren izenburuarekin batera.
Ez ahaztu zuen proiektuaren deskribapena. Horretarako, goran daukazuena bezalako fitxa tekniko autobetegarri bat utzi dizuegu prest, epaimahaiari zuen lana baloratzen lagunduko diona.
Gainera, parte hartzeko aurkeztutako lana irabazle suertatuez gero, Hazlo Verdetik, zuen proposamenera egokitutako baliabideak erraztuko dizkizuegu, lana zuen sare sozialen bitartez parteka dezazuen.
Orain zuen txanda da!