9ª edición del Programa de Acción Educativa Hazlo Verde de Leroy Merlin: Un aula sostenible está en tus manos. Concurso Escolar sobre medioambiente

Estás visualizando una edición antigua del Concurso Escolar Hazlo Verde. Si deseas participar en la última edición haz click aquí.

Hazlo Verde 6 - De residuos a recursos
Lehen Hezkuntzako Material Didaktikoa

Lotura kurrikularra

LOMLOE hezkuntza lege berrian, ikasleen espiritu kritikoa sustatuz, garapen jasangarrirako hezkuntzari eta munduko herritartasunari arreta berezia eskaintzen dizkion testu berri bat jasotzen da Lehen Hezkuntzako etaparako.

Munduko herritartasunaren kontzeptu berri hau, konpetentzia globala eta herritar partaidetzan deskribatzen da, 2018ko PISA txostenean zein OCDEk jasotako Europar Parlamentuaren gomendioa dena, eta LOMLOE indarrean sartzearekin batera, lehen hezkuntzara egokituko dena.

OCDEaren definizioak jarrerak eta balioak azpimarratzen ditu batez ere:

“Konpetentzia globala zio global eta kulturartekoak aztertu, giza eskubideen errespetutik abiatuta ikuspuntu ezberdinak aztertu, kultura ezberdinetako pertsonekin erlazionatu eta guztion ongizatearen eta garapen jasangarriaren aldeko ekintzak abian jartzeko gaitasuna da. rdquo;.


Konpetentzia berri hau beharrezkoa da herritartasun arduratsua gauzatzeko, izan ere, ikasleei datxekien aldaketarako ahalmenak, tokian tokiko ingurutik maila globalera joan beharra du, hala, XXI. mendeko berezko hezkuntza forma zibiko bati erantzunez.

LOMLOE.
3/2020 Lege Organikoa, abenduaren 29koa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aldatzen duena.

2. Artikulua. Xedeak.

“f) Ikasleengan norberaren ikaskuntza erregulatzeko, norberaren trebetasun eta ezagutzenganako konfiantza izateko, hala nola sormena, ekimen pertsonala eta espiritu ekintzailetza handitzeko gaitasunen garapena.”

19. Artikulua. Printzipio pedagogikoak.

“Laugarren tokian, 2030 Agendan zehaztutakoarekin bat etorriz, garapen jasangarriaz arduratzeak duen garrantzia aintzatesten du. Hala, garapen jasangarrirako eta munduko herritartasunaren garapenerako hezkuntza, hezkuntza plan eta programetan inkardinatu beharra dago, derrigorrezko hezkuntza osoan, pertsonek bizitza oparoa bizitzeko, oinarrizko erabakiak hartzeko eta munduko herritar guztiontzako komunak diren arazoei aurre eigteko – tokian bertan, zein maila globalean - rol aktiboa izateko behar dituzten ezagutza, gaitasun, balio eta jarrerak barne hartuz.

Garapen jasangarrirako eta munduko herritartasunerako hezkuntzak barne hartzen ditu bakerako eta giza-eskubideetarako hezkuntza, ulermen internazionala eta kulura arteko hezkuntza, hala nola transizio ekologikorako hezkuntza, larrialdi klimatikoari aurre egiteko hain beharrezkoa den tokian-tokiko ekintza begi bistaz galdu gabe, ikasleak gure eguneroko ekintzek planetarengan dituzten ondorioak ezagutuko dituztelarik eta, ondorioz, beraien inguru natural eta sozialarekiko enpatia garatuko dutelarik.”

IRAKASGAIAK

EDUKI BLOKEAK

EDUKI BLOKEAK

 

NATURAREN ZIENTZIAK

 

4. BLOKEA. MATERIA ETA ENERGIA.

Material batzuen azterketa eta sailkapena. Aurrerakuntza, produktu eta material batzuen erabilgarritasuna gizartearen garapenean.
Energiaren garapen jasangarri eta bidezkoa.

 

 

GIZARTE ZIENTZIAK

1. BLOKEA: EDUKI KOMUNAK.

Helburuak lortzeko proiektuen planifikazioa. Ekimen ekintzailea.

 

2. BLOQUEA. BIZILEKU DUGUN MUNDUA.

Baliabide naturalak, lehengaiak.
Ekoizpen sektoreak.
Ondasun eta zerbitzuen ekoizpena. Kontsumoa.

 

3. BLOKEA. GIZARTEAN BIZI.

Garapen jasangarria.
Kutsadura arazoak.
Kontsumo arduratsua.

 

ARTE HEZKUNTZA

 

2. BLOKEA. ARTE ADIERAZPENA

Ideiak eta akzioak lengoaia bisualari dagozkion elementuak erabiliz irudikatu.
Sormen prozesuaren oinarrizko pautak jarraituz produkzio plastikoak egin.
Hiru dimentsiotako lanak imaginatu, marraztu eta material ezberdinekin sortu.

 

BALIO SOZIAL ETA ZIBIKOAK

 

3. BLOKEA. BIZIKIDETZA ETA BALIO SOZIALAK.

Naturako ondasunen erabilera arduratsua, zergatiak ulertuz eta aztertuz, eta ondorioak aurreikusiz.

Ingurumenaren kontserbazioaren alde egin, jarrera kritikoa mantenduz.